Urteek aurrera egiten dabe, pixkanaka-pixkanaka zure familia hazten doa. Zure seme-alabak heldu egiten dira eta etxetik alde egiten dabe. Zure prozesu berbera jarraitzen doaz edo oso antzekoa gitxienez. Normalean, hau gertatzen da, baina ez da holan izan behar. Eurak be maitemindu eta euren familia sortzen dabe, hortaz, bilobak be izango dozuz azkenean. Baina zu zeu zahartu egiten zara, zahartzarora heldu eta badakizu honen amaiera ez dagoala oso urrun. Hori bai, oraindino hainbat gauza daukazuz bizitzeko zahartzaroan barrena.