Nagusiak garanean, familia bat osatzea gura dogu, normalean. Jendeak pertsona bat bilatzen dau beragaz maitemindu daiten eta beragaz bat etorri daiten. Holan, urteak aurrera, elkartu eta euren istorioa hasten dabe.
Hasieran, nahiko polita eta amets baten antzekoa izaten da. Urteak aurrera joan ahala, batzuetan, amets horreetatik itzartu egiten zara eta dana amaitu egiten da. Pertsona hori zure albotik alde egiten dau eta zu bere bizitzatik desagertu egiten zara. Bakoitzak bere bizitzagaz jarraitu egiten dau eta dana normala egiten saiatu behar gara, nahiz eta batzuetan, erreza ez izan. Guztia bukatzen dan unea gogorrena da, baina denbora igarotzean, jende barria ezagutuko dozu eta antzeko prozesua biziko dozu barriro be. Irabazi edo galdu egin daikezu, baina inoiz arriskatzen ez bazara, inoiz ez dozu galduko ezta irabaziko be.
Jende barri horrek, alaitasun asko ekarriko deutsu, une politak, gogorrak, zailtasunez beteta... Esperientzia barriz betetako uneak biziko dozuz.
Esperientzia horreei esker, zure bizitzan aurrera egingo dozu.
