Inork ez dau oraindino hau bizi nahi, nahiz eta urte asko bizi izana. Jendeak beldurra deutso bizitzako azken fase honi eta hori oso arrunta da. Beldurra sentimendu normala da etapa honetara heltzean. Baina batez be zahartzaroa igaro dabenek ez deutse beldurrik izan behar, urte batzuk bizi izan dira eta ez dala nahikoa izan pentsatu arren, hori guztiei gertatuko jake. Ostera, batzuk ez dabe zahartzaroa igarotzeko aukerarik. Beraz, pozik egon beharko gintzatekez heltzeko aukera baldin badogu, zahartzaroa igaro ostean, kexatzen edo triste egon beharrean. Alaitasuna izan beharko zan fase honen erregina. Fase hau gizaki guztiok biziko dogu lehen edo beranduago. Baina argi dagoana guztiok biziko dogula da. Inor ez da betiko hemen geratuko, errege, eskale, txiro nahiz aberats izan.
