Bizitzako Esperientziak

Aupa esperientzia maitaleok! Maitane eta Ainara gara eta blog honetan, gure bizitzako esperientziak batuko doguz. Bizitzako ziklo desbardinak zuokaz batera landuko doguz. Ziklo honeetan zehar gauza asko ikasi eta biziko doguz. Blog hau hausnarketa bat bezala hartu daikezue, bertan bizitzari buruzko hausnarketa asko egingo baitoguz.
Hausnarketa horrek zuen eguneroko bizitzarako lagunduko deutsue, horregaitik blog hau jarraitzea gomendatzen deutsuegu.
Blogaren helburua bizitza bakarra dagoela adieraztea da, horregaitik, ahal dogun beste gozatu behar dogu eta beti alde positiboa bizitzarako hartu eta negatiboa, ostera, zakarrontzira bota.
Hainbat gauza daukaguz hobetzeko jaiotzen garenetik hil arte, baina gauza bakoitzak bere denbora dauka eta gure esperientzia maitaleok hau eta askoz gehiago ikasiko dozue.