Heldu

Ez da erreza fase honetara heltzea pertsona askorentzat, batez be, umekeria guztiak atzean uztea zaila dalako. Sarritan, helduak garala dinogun arren, gurasoen behar handia daukagu gure gauzak eta gure umekeriak asetzeko. Heldutasuna lortzea ez da egun batetik bestera lortzen, prozesu konplexua da eta urte asko behar doguz honetarako.
Biziz, esperientzia desbardinak lortzen doguz eta normalean, esperientzia gogorrak izaten dira heltzea egiten deuskuenek. Baina esperientzia horrek bizitzen ari garanean, bukatzea bakarrik gura dogu, horrelako momentuak barriro ez igarotzea inoiz ez. Une horreek ez dira gure gustokoak, baina sarritan igaro egin behar doguz horretaz ikasteko eta gure akatsak barriro ez errepikatzeko. Hobetuz joan behar gara beti.
Oso erreza izaten da guztia errez ikustean, arazorik gabe, pozik biziz, alai, baina une horreek amaitu egiten dira eta dana beltz ikusten dogunean, aurrera jarraitzea da benetan baliotsuena. Hori da heldu egiten gaituen gauza bakarra, esperientziak.

Eta hemen helduaroari buruzko bideo bat uzten deutsuegu:
http://www.youtube.com/watch?v=n6ipI7UQ2K4