Jaio

      Jaiotza gure bizitzako lehenengo etapa da, esperientziak bizitzen hasten garan unea. Hemendik aurrera, gauza izugarriak bizitzen hasiko gara eta gure bizitza osoa markatuko dabe. Gauza asko daukaguz ikasteko oraindino fase honetan eta gure lehenengo urratsak emoten hasten gara. Jausi eta barriro be altxatu egin behar gara, baina horrelakoa da bizitza jausi, zutik jarri, barriro jausi, altxatu... Beti horrela izango da, baina garrantzitsua da altxatzen ikastea jauzi baten ostean. Txikia zaranean, sarritan jausten zara, hortaz, nahi eta ez altxatzen ikasi behar dogu. Nagusiagoa zaranean, ostera, jaustea errezagoa da, baina altxatzea askoz be zailagoa da.